Egun osoko festarekin ospatu dituzte oriotarrek Nazioarteko Estropadak

Gorka Eizagirre 2024ko api. 21a, 11:30

Arrauna izan zen eguneko protagonista nagusia, baina egun osoko egitarauarekin borobildu zuten atzo Nazioarteko Estropadetako hitzordua. 

Eguneko hitzordu garrantzitsuena arraunarena izan zen arren, klubak festa giroarekin borobildu nahi izan zuen eguna, eta hainbat eragilerekin elkarlanean, egun osoko egitaraua izan zen atzo Orion.

Arratsaldean izan ziren Nazioarteko Estropadak, baina goizean goizetik izan zen nagusi festa giroa herrian. Mutiozabal ontziolaren ate irekiak, parrillan eginiko berdel mokadutxoak, Arkuperen Erruleta Solidarioa, txaranga, arrauna nahiz omenaldietarako beta hartu zituzten, hain zuzen, atzokoan. Hona hemen atzoko irudiekin osaturiko bideoa.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!