ELKARRIZKETA

Denis Itxaso (PSE-EE): "Alderdi Sozialistak beti bultzatzen ditu politika publikoak ezkerrerantz"

Erredakzioa 2024ko api. 15a, 22:00

Txomin Madina Goienako kazetariak Eusko Legebiltzarrerako lehendakarigaiak eta hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) webguneetan eta Erlo Guka Telebistan, 22:00etan hasita. PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu Denis Itxasori egindako elkarrizketa da honako hau.

Gerturatzen ari da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen data, apirilaren 21a, eta ohi bezala, Erlo Guka Telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko, tartean lehendakarigaiei eta alderdietako hautagaiei egindako elkarrizketak.

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaia, Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua, Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako bigarren hautagaia eta Andeka Larrea Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatu ditu Txomin Madina Goienako kazetariak. Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari eta Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiari eginiko elkarrizketen ondoren, Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuari egindako elkarrizketa da honako hau.

Honako hemen falta diren hautagaien elkarrizketen egutegia, egunez egun:

  • Apirilak 16, asteartea: Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos)
  • Apirilak 17, asteazkena: Andeka Larrea (Sumar)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!