Orioko Curriculuma Sortzen

Eskola kirolaren inguruko hitzaldia antolatu du Orioko Curriculuma Sortzen Elkarteak

Miriam 2014ko mai. 5a, 11:50
Eneritz Mayora eta Jon Redondo izango dira hizlariak, eta haurren kirolaren inguruko gogoeta piztea du helburu

Haurren kirola: lehia ala heziketa bide izenpean, hitzaldia antolatu du Orioko Curriculuma Sortzen taldeak maiatzaren 7rako. EKAP, Zarauzko Eskola Kirolen Aldeko Plataformako Eneritz Mayora eta Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaria eta oriotarra izango dira hizlariak.

Eskola kirolaren inguruan hausnarketa egin eta piztu nahi dute hitzaldian, haurrek kirolaz gozatu eta heziketa integrala jasotzeko duten eskubidea defendatuz. EKAPen esperientziak oinarri hartu eta Oriora ekarriko dituzte, bertan haurren kirolari ematen zaion trataera lantzeko.

Hitzaldia salatxo aretoan izango da, 18:30etatik aurrera. Saio irekia izango da, herritar guztientzat, baina batez ere ikastetxeetako kirol arduradun, eskola-kiroletako entrenatzaile eta gurasoentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!