Giza-proba apustua egingo dute bi emakume taldek maiatzaren 17an

Miriam 2014ko api. 22a, 12:11
Astigarragako Emarri taldea eta Ibarrako Emakume taldearen artean izango da apustua, Aiako probalekuan

Ibarra eta Emarri Emakume Taldeek giza-proba apustua egingo duten maiatzaren 17an, 22:00etatik aurrera, Aiako probalekuan. Apirilaren 16an Alkar elkartean bildu ziren probaren nondik norakoak zehaztu eta kontratua sinatzeko. Paulo Aldalur izendatu dute diru zain, eta 3000 euro daude jokoan.

Talde bakoitza zortzi emakumez osatuta egongo dela hitzartu zuten, eta pisaketa egun berean izango dela, proba hasi baino bi ordu lehenago. Kontratuan zehaztu zuten talde bakoitzak plaza barruan entrenatzaile edo laguntzaile bat eramateko aukera izango duela, eta harriek 550 kg izango dituela.

Hamar minutuko bi txandatan egingo dute proba, bi taldeek batera, tartean beste hamar minutuko atsedenarekin. Federazioko giza-probatako araudiaren arabera jokatu beharko dute eta Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak kontrolatuko du proba.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!