Bigarren garaipena Txapeldunen Fasean

Olatz 2014ko api. 7a, 12:24
Emakumezkoen Txapeldunen Fasean 3. sailkatua da Orio, bi partida irabazi eta beste bi galdu ostean. Datorren igandean liderraren aurka lehiatuko dira

4-1 menderatu zuen Orioko taldeak Urnieta. Emaitza ona eta joko hobea atzo oriotarrena. Entrenamentuetako lanak fruituak eman zituen eta berehara jarri ziren aurretik markagailuan. Asmo horrekin zelairatu ziren, lehen 15 minutuetan gogo jokatzea, tentsioarekin eta presio handia egiten. Lortu zuten helburua, 17. minutuan 2-0 irabazten baitzeuden oriotarrak.

Manterola entrenatzaileak nesken lan handia azpimarratzen du atzoko partidatik. Futbolaz disfrutatu zuen, bai taldeak, bai ikustera gerturatu zenak gaineratu du. Gol politak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Batetik Nora Zipitriak buruz eginikoa, kalitatea handikoa; bestetik, Leire Manterolaren hat-tricka. Halaber, denen lana goraipatzekoa izan dela esan du entrenatzaileak.

Puntu garrantzitsuak jokoan liderraren aurka

Mariño dago 2. taldeko lehen postuan 12 punturekin. Orio, ordea, hirugarren da, sei puntura. Bigarrena hiru puntura dauka, hortaz, asteburu honetako partidak erabakiorra izan dezake. 18:30tan hasiko da partida eta etxean jokatuko dute, hortaz, afizioaren berotasuna eskertuko dute oriotarrek. 

Taldearen sailkapena
Mariño C.D        12
Añorga K.K.E      9
Orioko F.T.         6
Zestoa K.B.        1
Urnieta K.E.        1

Oraindik beste bost jardunaldi daude jokatzeke. Horietako batean atsedena dauka Orioko taldea, hirugarren jardunaldian, hortaz, lau partida ditu oraindik jokatzeko.

Gainontzeko partidak

Jardunaldi oparoa izan da oriotarrentzat, jokatu dituzten partida guztiak irabazi baitituzte.

Preferente 
Oriko 2 - 1 Elgoibar
Ohorezko jubenilak
Astigarraga Mundarro 0 - 1 Orioko
Kadeteak
Ikasberri 0 - 1 Orioko
Kimuak
Beti Ona 0 - 3 Orioko

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!