Bost bandera Oriorentzat Gipuzkoako Txapelketan

Olatz 2014ko api. 7a, 08:56
Sei batel aurkeztu zituen Orio Arraun Elkarteak; horietatik bostek garaipena eskuratu zuten, eta batek, zilarrezko domina

Larunbat eta igande arratsaldean ospatu zen Gipuzkoako batel txapelketa, Pasai San Pedron. Pasaiko portuaren mendebaldean kokaturik dago, eta ur horietan hainbat estropada jokatu dira denboraldi honetan. Bertako kolorea morea da, baina asteburu honetan horiz tindatu dute oriotarrek; bost bandera eta zilarrezko domina ekarri baitituzte etxera oriotarrek.

Larunbatean sailkapen estropadak jokatu ziren, apirilaren 5ean, arratsaldeko 16:30ean. Sei ontzi aurkeztu ziren eta seiak lortu zuren finalerako sailkapena. Igandean jokatu ziren finalak, goizeko 11:00etan.

Emaitzak eta arraunlariak

Neska Infantilak: txapeldunak, hortaz, bandera eta urrezko domina

Arraunlariak Nahikari Larrañaga, Niobe Ferreira, Luda Davidendo, June Arruti eta Mirari Barrenetxea. Sailkapenean Edith Uranga arraunlaria eta Saioa Sagayo patroia aritu ziren.

Mutil Infantilak: txapeldunak

Jon Olaizola, Aitor Azurmendi, Jokin Azkonobieta, Oihan Gozategi eta Ibai Tamayo.

Neska Kadeteak: bigarren postua, beraz, zilarrezko domina

Ane Karreraren gidaritzapean aritu ziren arraunean Naroa Eizagirre, Raiane Lopes, Ane Mujika eta Inge Lertxundi.

Neska Jubenilak: txapeldunak

Mireia Uranga, Eider Zubeltzu, Itsaso Azkonobieta, Leire Begiristain eta Ane Karrera patroia.

Mutil Jubenilak: txapeldunak

Jon Arriola patroiarekin batera Julen San Sebastian, Aritz Hernandez, Mikel Arregi eta Martxel Aldai aritu ziren arraunean.

Mutil seniorrak: txapeldunak

Mikel Azkarate, Miguel Angel Millares, Andoni Peña eta Endika Alberdi ibili ziren arraunean. Patroi lanetan Zuriñe Alberdi.

Patroi onenen sariak ere oriora

Mirari Barrenetxea neska infantilen taldeko patroiak eraman zuen saria, baita kadete mailako Ane Karrerak ere.  Mutilen kasuan Iban Tamayok lortu du patroi onenaren saria infantilen kategorian.

Oriok lehenago ez zituen bost bandera lehenago lortu txapelketa batean, hortaz, emaitza bikaina lortu dute asteburu honetan. Asteburua laburtzen duen argazki bilduma ikusteko egin klik hemen.

 



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!