Aristerrazuko zelaia tiropitxon lehiaketaren lekuko

Karkara 2014ko eka. 10a, 12:14

Tiropitxon lehiaketa izan zen igandean Loatzo tiro elkarteak Uhartemuño Kultur Elkartearen laguntzarekin antolatuta

Tiro hotsak entzuten ziren, igandean, Andatzan. Aristerrazu plazaren ondoko belardietatik zetozen hotsak, 115  tiratzaile bildu baitziren 63 goizean eta 52 arratsaldean.

Usakume konbairaren lehiaketa izan zen, giro ona lagun. Uhartemuño Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketa izan zen, eta bai parte hartzaileak, bai antolatzaileak gustura geratu ziren emaitzarekin.

Irabazleak hauek izan ziren:

Seniorrak
1. Unai Iparragirre

2. Aritz Garmendia

3. Juan Eloy Cendoia

Emakumeak
1. Miren Igone Mancisidor 

Helduak
1. Jose Manuel Mugerza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!