Bihar emango diote amaiera ikasturteari Lardizabalen

Karkara 2014ko eka. 13a, 13:14

Egun osoko festa antolatu dute Aiako Lardizabal Herri Eskolakoek, bihar, larunbatean

Hamaiketan hasiko da festa ikasleen emanaldiekin. Kantuak, dantzak, abestiak eta bertsoak; denetarik eskainiko dute etxeko txikienek. Eguerdi aldera ikasleek eginiko eskulan erakusketa zabalduko da argazki emanaldiarekin batera.

14:00etan guztiak eseri eta tripa beteko dute. Guraso elkarteak antolatutako bazkaria izango da guraso, ikasle eta irakasleentzat. Bazkalostean heldu eta haurrek ez dute aspertzeko astia izango. Helduentzat bingoa eta mus txapelketa egongo da; eta gazteentzat, tailerrak. 

Egunari amaiera emateko musika dantzaldia egongo da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!