Junior mailako Gipuzkoako Itzuliaren lehen etapa Aian

Karkara 2014ko eka. 18a, 11:40
Junior Mailako Gipuzkoako Itzuliaren lehen etapa Aiako kaskoan izango denez, egunerokotasunean aldaketa batzuk ekarriko dizkiete aiarrei

18:30ean hasi eta 30 segunduro txirrindulari bat abiatuko da Aiako etxetxotik plazaruntz. Junior mailako XXV. Gipuzkoako Itzuliaren lehen etapa izango da ostiral honetan, ekainaren 20an, Aian. 2, 530 metroko luzera izango du lasterketak. 0 kilometroa Etxetxon izango da. Hortik Azkue bidegurutzera, Arginmunora, Azkue bidegurutzera berriz, Etxetxora, igerilekura, biribilgunera eta frontoira joango dira. Frontoitik plazara igoko dira, han bukatuko baita itzuliaren lehen etapa.

Aiako sarrera irteerak itxita

Herri kaskoan izango denez zirkuitua, arratsaldeko 5tatik 8.30tara, sarrera eta irteerak itxita egongo dira. Dena den, Armendi-Gainetik Zarauzko edota Asteasuko bidea, Azkue baserritik Andatzarakoa eta Arginmunoko bidegurutzetik Arruti alderakoa irekita egongo dira.

Aiako Udalak barkamena eskatzen du sor litezken deserosotasunengatik. Argibide gehiago nahi izanez gero Udalarekin harremanetan jartzeko gaineratu du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!