Andatzako sanpedroak iruditan

Karkara 2014ko uzt. 8a, 08:31

Sanpedroetarako egitarau oparoa antolatu zuten, eta goizean goizetik hasita ilundu arte era guztietako ekintzak egiteko aukera izan zuten

Giro ona nagusitu zen Aiako Andatza Auzoan. Ekainaren amaieran hasi ziren sanpedroak ospatzen, eta uztailaren hasiera amaitu dute ospakizuna. Ekintzez jositako egitaraua osatu dute; kontuan izan dituzte adin txikikoak baita helduake re. Guztiek izan dute jaiez goatzeko aukera Aiako Andatzan.

Herri kirolak, mus txapelketa, zaldien lasterketa, erromeriak, bertsolariak... kirola eta kultura uztartu dituzte Andatza auzokoek eta egitarau erakargarria osatu dute, traka zaratatsu batekin amaitu zena. Dena den, oraindik ez da festa guztiz amaitu. Ekainaren 29an bildutako oilaskoak prestatuko dituzte uztailaren 12an, Uhartemuño Elkartean.

Argazkiak: Arkaitz Iruretagoiena

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!