Aiarrei deialdia KMK 2014 Jaian laguntzeko

Karkara 2014ko ira. 19a, 16:44

Kilometroak 2014 Erria Txikota! jaiaren autobusen antolaketan laguntzeko deia egin die aiarrei

2014ko Kilometroak Jaiaren antolatzaile taldeak, urriaren 5ean Orion ospatuko diren ekitaldietarako esku bat botatzeko deia zabaltzen die Aiako herritarrei. Boluntario gisa lanean aritzeko eskatzen die, laguntzeko.

Egin beharrekoa Ubegun Poligonora etorriko diren autobusen antolaketan laguntzea da. Izen ematea irailaren 26a baino lehen egin behar da, Aiako Kultur Etxera bertaratuta edo telefonoz 943 13 09 24 zenbakira deituta.

KMK Orio 2014

 



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!