Aiako eliza eraberritzeko lanak

Karkara 2014ko urr. 3a, 09:34

Aspalditik zebiltzan dorrea eta zimitorioa eraberritu nahian, eta irailaren 1ean hasi zituzten berritze lanak

Aiako elizan obrak egiten ari dira. Joan zen negu hasieran habe nagusietako bat puskatu zen; haustura horrek lanak egiten hastera behartu zuen. Era berean, proiektua sakon aztertzea ere behartu zuen. Aiako elizak ze behar dituen ikusi zuten, ze eraldaketa eskatzen zituen.

Behin hori ikertuta lanean hasi ziren, irailaren 1ean hain zuzen ere. Lehendabizi zimitorioa berrituko dute. Behin hori eginda dorrea berritzen hasiko dira.