Erromeri denboraldi berria hasiko da igandean

Karkara 2014ko urr. 15a, 09:51

Izer eta Alabier trikitilariek irekiko dute denboraldia urriaren 19an

Urria iristearekin batera Andatza auzoan, Aristerrazun, erromeria denboraldi berriari ekingo diote. Datorren igandean, urriaren 19an, izango da 2014-2015 denboraldiko lehen erromeria, Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, eta Izer eta Alabier trikitilariek alaituko dituzte Airsterrazuko txokoak 18:30etatik 21:30etara.