Plazetan dabiltzan idi-pare hoberenak aurrez aurre Aian

Karkara 2014ko urr. 28a, 13:24

Aiako XIII. Kintopeko Idi probak jokatuko dira urriaren 31tik azaroaren 4era. Azken egunean Euskal autonomia erkidegoko hiru talde indartsuenak lehiatuko dira

Urriari agur esateko eta azaroari hasiera emateko kintopeko idi probak jokatuko dira Aian. Lau eguneko txapelketa izango da guztira, azken eguneko lehia estua bezain polita izanik. Momentu honetan Euskal Herriko plazetan dabiltzan daude hiru idi pare entzutetsuenak izango dira parez pare.

Urriak 31, ostirala

Izeta - Aia
Patxi Irarreta - Errenteria
Goieta Taberna - Mungia

Azaroak 1, larunbata

Matxain - Errenteria
Mintegi - Zeanuri
Izeta - Aia

Azaroak 3, astelehena

Altzubarren - Eibar
Miranda - Hernialde
Isidro erretegia - Azkoitia

Azaroak 4, asteartea

Lopategi- Birle
Iñaki Oliden - Orio
Gaztelu Iturgintza - Zaldibia

Guztiak gaueko hamarretan izango dira, Aiako probalekuan. Antolatzaileek izugarrizko jendetza espero dute, batez ere azken egunean. Azaroaren 4ean idi proben olinpiada jokatuko dela esan digute, plazetan dabiltzan onenak izango baitira aurrez aurre. Hortaz, giro paregabea egongo delakoan daude antolatzaileak.