Auzotarrek eskolako eraikina erabiltzeko aukera

Karkara 2014ko aza. 3a, 08:18

Aiako alkatea Igor Iturainekin bilera izango dute Andatza auzokoek, eskolako eraikinari zein erabilpen emango dien adostuko dute

Aiako Andatza auzoan zegoen eskola itxi zuten. Eraikina hautsa hartzen ari da, ordutik ez baitzaio erabilpenik eman. Horrekin amaitu nahi da auzo-bileran; eskolaren etorkizunaren inguruan eztabaidatuko da eta herritarrek eman diezaioketen erabilpenaren gainean hitz egin egingo da. Eraikina auzotarren erabilerarako uztea da helburua.

Hitzordua azaroaren 6an, 21:00ean, Alkatea Andatza auzoan izango da auzo eskolaren etorkizunaz hitz egiteko. Bilera Uhartemuño Elkartean izango da.