Argazkiak aurkezteko azken eguna

Karkara 2014ko urr. 24a, 08:37

Argazkiak Kultur Etxean aurkeztu behar dira, gutun-azal batean

Gaur amaitzen da Aiako IX. Argazki Lehiaketara argazkiak aurkezteko epea. Argazkiek Aiako jai giroa erakutsi behar dute, eta jasotako argazki guztiekin erakusketa antolatzeaz gain 2015 urteko egutegia osatuko da.

Lau argazkitan Aiako jai giroa

Parte hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake, koloretan edo txuri beltzean. Argazkiak 2013 edo 2014 urtekoak izan behar dute eta Aiako jai giroa islatu behar dute.

Argazkiak CD batean eta argazki paperean aurkeztu behar dira, 30x20 zentimetrotako neurrian eta formatu horizontalean. Argazki bakoitzaren atzean titulua jarri behar duzu eta gutun-azal batean itxita entregatu behar da. Horrez gain, izen-abizenak, jaioterria, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa, argazkiaren izenburua eta ateratako dana jarri behar da.

  • Argazkia
  • Titulua
  • Egilearen izen-abizenak
  • Jaioterria
  • Harremanetarako telefonoa
  • Emaila
  • Argazkiaren data

 

Guztira sei sari

Sari ugari izango dira, bai Aian erroldatutakoentzat, bai erroldaturik ez daudenentzat. Sariak kopuru berdinekoak izango dira bientzat eta pertsona batek ezingo ditu bi sari edo gehiago eraman.

1. Saria: 180 euro
2. Saria: 150 euro
3. Saria: 100 euro

 

Epaimahai aditua

Argazkigintzan adituak diren pertsonek eta udaletxeko ordezkariek osatzen dute epaimahaia. Aurkeztutako argazki guztien artean erakusketa bat jarriko da Kultur Etxean eta horiekin osatuko da 2015 urteko egutegia.

Argazkien jabetza Udalarena izango da. Bere esku geratuko dira argazkiak eta erabiltzeko, erreproduzitzeko eta hedatzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuta.