Sutea Ubegun industrialdean

Karkara 2014ko aza. 6a, 10:31

6:00ak inguruan hasi zen sutea atzo, azaroaren 5ean, Olazkoegia auzoko Irizar berniz enpresan

Trumoi eta tximistak egin zituen azaroaren 4tik 5erako gauean; hala ere, ez dago argi zerk hasi zuen Irizar berniz enpresan emandako sutea. 6:00ak aldera hasi zen, eta bi ordu baino gehiago behar izan zuten suhiltzaileek sua kontrolatzeko.

Pabilioi txikia zen enpresarena, eta sua erraz hartu dezaketen material asko zituen barruan. Ez zen zauriturik egon, baina erabat kaltetua geratu zen berniz enpresaren tailerra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!