Lau gai landuko dira gaurko batzarrean

Karkara 2014ko aza. 19a, 08:40

Asteazken honetan, azaroak 19, udalbatzarra egongo da Aian, arratsaldeko 19:30tan.

Udaletxeko batzorde aretoan bilduko dira gaur EAJko eta EH Bilduko zinegotziak. Lau gai jarriko dituzte mahai gainean, eta ondoren, galdera eta eskarien txanda irekiko da.

Lehendabizi, urriaren 13ko plenoko akta onartuko da. Horren ondoren soka luzea ekarri duen eta korapilatsua izaten ari den gaiari helduko diote: Elkano auzoko frontoi eta elkarte egitasmoa onartu eta desjabetzaren behin betiko onarpena. Orain arte ekimen honen alde azaldu dira EAJ alderdikoak eta kontra Bildukoak.

Hirugarren puntua 2015erako ordenantza fiskalena izango da. Ondoren, Bildu taldeak aurkeztutako mozioak izango dira eztabaidagai. Fracking teknikaren aurkako kezka aspalditik dute Bildu alderdikoek eta honen gaineko mozioa aurkeztu zuten  Udalean. Baina hau ez da aurkeztu duten mozio bakarra, Kataluniako kontsulta eta Konstituzio-Auzitegiaren erabakia ingurukoa ere aurkeztu baitute, baita Kutxabanken fundazio izaeraren gainekoa ere.

Azkenik, eskari eta galderen txanda izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!