Bere biografia bakarrizketan

Karkara 2014ko aza. 27a, 07:20

Aitor Arregi Ximelek Euskaldun batek biziak Kristoren edadera ailegatzean bakarrizketa egingo du gaur, 20:00ean, Zarauzko Euskalduna tabernan.

Gaztetxean umoreari lotutako ekitaldi bat antolatzeko asmoarekin hasi, eta berak amaitu zuen Etxeluzeko oholtzan bakarrizketan. Han egin zuen bere lehen emanaldia; eta ordutik, hainbat saio txiki egin ditu. Gaur, lehen aldiz, plaza handi batean izango da. Zarauzko Euskalduna tabernan, 20:00etan.

Kafe Torero Kultur Programazioaren hileroko emanaldien artean dago Ximelen bakarrizketa. Euskalduna tabernan aspaldiko ezaguna da aiarra, bertan lanean aritu baitzen. Oraingo honetan, barra atzean egon ordez oholtza gainean izango da. Bere biografia moduko bat eskainiko du, umorez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!