Ibarra eta Baigorri Euskal Herriko txapeldunak

Karkara 2014ko abe. 2a, 12:13

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Aian jokatu zen Euskal Herriko txapelketa. Emakumezkoetan Ibarra taldeak irabazi zuen; gizonezkoetan,

Euskal Herriko 4x4 goma gaineko txapelketa jokatu zen Aian. Bi pisutako tiraldiak ikusi ziren: 260 kilotakoan lehiatu ziren emakumezkoak, 300 kilotan gizonezkoak.

Emakumeen kasuan, Ibarrak irabazi zuen larunbateko lehia. Txapelketako hirugarren jardunaldia izan zen, eta garaipenarekin, sailkapen orokorreko lehen postuan jarraitzea lortu zuten.

Emakumezkoak                            Sailkapen orokorra
1. Ibarra                   5 puntu         13,5 puntu
2. Gaztedi A              4 puntu         11,5 puntu
3. Gaztedi B              2 puntu         10 puntu
4. Badaiotz                3 puntu         8 puntu
5. Bizindar                 1 puntu         3 puntu

Gizonezkoetan bi multzotan aritu ziren. Lehenengoan Baigorrik irabazi zuen. Behe Nafarroako taldeak nagusitasunez irabazi zuen. Bigarren multzoan Sokarrolak irabazi zuen.

A multzoa

1. Baigorri                  6 puntu
2. Ibarra                    5 puntu
3. Murueta                 3,5 puntu
4. Ñapurrak               3,5 puntu
5. Sokarrola A            2 puntu
6. Atzera HK Kluba     Puntu bat

B multzoa

1. Sokarrola                5 puntu
2. Iparralde                 4 puntu
3. Urruña                    3 puntu
4. Txantrea                 2 puntu
5. Aguraingo               1 puntu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!