Aia ezagutu aiar peto baten bidez

Karkara 2014ko abe. 3a, 08:43

Jose Mari Lertxundik Aiaren historia kontatzen du Ni Euskalduna! ekimenaren harira egindako elkarrizketa honetan.

Zu nongoa? galderari erantzun dio Jose Mari Lertxudik. Bera aiarra da, petoa. Aian izandako txikitako bizipenak ekartzen ditu gogora, eskola garaiak ere aipatzen ditu. Hezkuntzaz eta hizkuntzaz hitz egiten du. Aian batez ere euskara hitz egiten dela dio, euskara dela nagusi.

Herriko festei buruz, lanaren inguruan, herriko taberna eta denden kopuruaz... Aiak bera gaztea zenetik orain arte izandako bilakaera du mintzagai Lertxundik.

Ni Euskalduna! ekimenari lotutako elkarrizketa da Lertxundiri egindakoa. Euskal Herriko herrien historia aiton-amonek kontatuta ezagutzeko helburua du ekimenak, herrien memoria historikoa biltzea.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!