Zumba ikastaroa urtarriletik aurrera

Karkara 2014ko abe. 18a, 11:35

Kultur Etxera deitu edo joan behar da izena ematera. Epea zabalik dago jada.

Musika dantzagarriari koreografia errazak jarri eta gorputza osasuntsu mantentzean datza Zumba. Jatorri Kolonbiarreko fitness diziplina da, zeinak dantza mugimenduak ariketa aerobikoekin uztartzen dituen. Erritmo latinoekin egiten da, reggaeton musikarekin, batez ere.

Edozein adineko pertsonak praktika dezake, eta, Aian, praktikatzeko aukera izango da. Urtarriletik aurrera izango da, asteazken arratsaldeetan. Haur eta helduek izango dute aukera Zumba zer den ikusteko eta kirol honekin gozatzeko.

Interesa duenak Kultur Etxean eman beharko du izena. Informazio gehiago nahi duenak ere Kultur Etxera jo dezake.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!