Aia
karkara.eus

Parrokiak hitzarmena sinatuko du Udalarekin

  kultura  Aia

Udalak 25.000 euroko diru laguntza emango dio Aiako elizari obraren zati bat ordaintzeko. Gainera, obrak amaitutakoan, eliza bisitarientzat irekiko da.

Iazko neguan, Aiako elizaren habe nagusietako bat puskatu zen. Haustura hori konpondu beharra zegoen. Proiektua sakon aztertzeko beharra ikusi zuten, elizaren beharrak zein ziren jakiteko. Behin ikerketa lana eginda, irailaren 1ean hasi zituzten obrak.

Zimitorioa berritzen hasi zituzten obrak, eta lehen fase hori jada amaituta dago. Bigarren fasean daude orain, dorreko eskailerak berritzen. Horrez gain, dorre azpiko ate nagusiak zuen eskaileraren ordez aldapa egingo da, adinekoek –bereziki gurpildun aulkian ibiltzen direnek– oztoporik izan ez dezaten elizara joateko. Irisgarria egin nahi dute, hortaz, Aiako eliza.

Hitzarmena sinatu du parrokiak Udalarekin

Hitzarmenak dio Udalak 25.000 euroko diru laguntza emango diola Aiako parrokiari. Diru horrekin zimitorioaren eta dorrearen obraren zati bat ordaindu ahal izango dute. Gainontzekoa elizak ordainduko du. Zimitoriak duen erabilera publikoa aitortu du Udalak eta dorreko eskailerak egoera onean egotea ezinbestekoa ikusten dute langileek ordulariaren mantenua egin behar baitute.

Horrez gain, eliza bisitarientzat zabalduko dute 2015 urtetik aurrera.

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Karkarako adiskideok. Udalak, oraindik, ez du inolako hitzarmenik sinatu Parrokiarekin. Egin duena da, hitzarmena onartu sinatu ahal izateko. Sinatzerakoan emango dizuegu horren berri eta xehetasunak ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa