PeluxiMuxi aldizkaria, Lardizabalgo labetik atera berria

Karkara 2014ko abe. 24a, 08:43

Aiako Lardizabal Eskolak aldizkaria ateratzen du urtean bitan, ekainean eta abenduan. 

Labetik atera berri dute PeluxiMuxiren 10. alea. Euskararen eguna du ardatz; azalean, lerroburuak, gutxiago maitatu eta gehiago erabili behar dela dio. Barruan, ordea, edukia zabala da oso: erreportajeak, elkarrizketak, denobra pasak, irteeretako kronikak, ipuinak, albisteak... eta, guzti guztia, ikasleek idatzia da. 

Ondo mamitutako aldizkaria da, 67 orrikoa. Lardizabalgo ikasle guztiek hartzen dute parte bertan, txikienetik hasita helduetaraino. Guztiek dute tokia aldizkarian. Hainbat euskarritan dago informazioa: testu idatzia, marrazkiak eta argazkiak aurki daitezke.

Oporretan bueltan ondorengo alean hasiko dira lanean, izan ere, eguneroko ekintzak biltzen dituzte bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!