Eizmendi: "Aitarekin partekatuko nuke txapela, beregatik bainabil palan"

Karkara 2014ko abe. 29a, 09:30

30-18, erraz, irabazi du 2. mailako Emakumea Pilotari pala txapelketa Garazi Eizmendi aiarrak.

Uste baina alde handiagoarekin irabazi zuten, partida uste baina errazagoa izan baitzen. Aurkariek ez zuten beren maila eman; Eizmendi eta Gutierrezek, ordea, bai.

Igone Gutierrezen ordez Eli Gutierrez izan zenuen bikotekide.

Ostiralean, finalaren bezperan, palan entrenatzeko gelditu zen nire bikotekidea eta zaintiratua egin zuen. 

Bikotez aldatu arren, jokoa ez zenuten asko aldatu.

Ez nuen apenas ezagutzen, baina hasieratik asko animatu ninduen eta konfiantza transmititu zidan. 

Hasieratik markagailua aldeko izan duzue.

Gustura ibili gara, hasiera-hasieratik. Gure jokoa egiten egon gara hasieratik. Aurkariei ikusten zitzaien ez zela beren eguna, ez dute beren maila eman. Hasieratik aurreratu gara eta partida guztian aurretik joan gara.

Tarte handiarekin ala txikiarekin, garaipena beti da ongietorria...

Berdin-berdin! Nahiz eta finala ez den uste bezain gogorra izan, txapelketa guztian zehar gustura ibili gara eta txapela ere gustura jantzi dugu.

Norbaiti eskaini nahi al diozu txapela?

Nik, batez ere, aitarekin partekatuko nuke, beregatik bainabil palan jokatzen. Berak bultzatu zidan kirol honetan jokatzera. Familia ere gogoan dut, ikustera joan baitziren; baita lagunak eta animatzen nauten guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!