Edukazioa...

Ion Lertxundi 2014ko urr. 29a, 13:56

Edota errespetua, begirunea, ardura... Hainbeste gai biltzen ditu, zein den bata bestea baino garrantzitsuagoa esatea oso zaila gertatzen bait zait. Baino zerbait seguruago nago esatean gutxiago edo dagoela. Zenbaitetan kaixo, egunon, iepa, ieup esatea, edota eskerrikasko, mesedez eskatzea oso garesti dagoela dirudi, neri behintzat bai. Hori ere edukazioa dela usten det nik.

Gaur egun, hainbeste eskola dagoen honetan –etika, osasuna, ingurugiroa, eta abar–, oso kezkagarria da ikustea edozein momentutan lurrera nola botatzen ditugun zakarrak, dela gozokien bilgarriak, zigarro hondarra, kirolari batek barritaren –edo dena dela esaten denaren– bilgarria, eta abar. Baita ere beste batzuetan, iturrira joan eta ura alferrik galduaz umeak jolasean dabiltzanean, inongo horren ardurarik ikasten ez dutenean, eta inork, helduok, kontuak eskatu gabe uzten diegunean –ume horien aita-amak non ote dabiltza pentsatzen, esaten dugu sarritan–. Iseka eta besteengatik gaizki esatearena zer esanik ez. Adibide hauei berriz edukazio falta edo txarrekoa dela diot, bai norbere utzikeriagatik eta baita besteei begirune ezagatik.

Baina ez nuke adierazpenean bakarrik gelditu nahi. Askotan pentsatzen jartzen naiz gutxiago izate hori zergatik ote den. Ongizate, erosotasun maila dezente hontara iritsita –nahiz eta krisiak gogor jo–, errez bizitzearen ondorio ez ote den pentsatuta nago, nahikotasun horretan besterik eta besteen gabe ez behar izatearen ondorio –ni ondo natxiok eta bestearenak ia ez didan zipriztintzen–.

Hala ere ustea daukat, lehen, orain eta gero ere ez dela kanpotik ematen zaigun zerbait izango, edukazioa alegia. Etxetik hasita eta kanporantz, lan egin beharko dugu besteekiko ardura eta begirunea erakutsiz. Askotan egiten baitugu norberak egin ez eta besteei eskatzea egitea. Eta bai, noizean behin besteen umeei ere errieta pixka bat egin edo kontuak eskatzeak –norberarena zer esanik ez– ez digu denoi kalterik egingo. Noski lehenik bere guraso edo arduradunak eginez gero onena.

Lerro hauekin ez da nire intentzioa inori inongo irakaspenik ematea, horretarako lehenik gai izan behar delako, eta hori pentsatze hutsa handikeria iruditzen zaidalako. Baino bai esango dut gogoeta  hauek gogorarazi eta hausnartu be

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!