Txotx eta txotx artean, bertsoak

Karkara 2015ko urt. 15a, 08:50

Txotx denboraldia hasiko da Izeta sagardotegian bihar, urtarrilaren 16an.

Izeta sagardotegiak ateak irekiko ditu, kupelak zabaldu. Txotx irekiera izango da bihar, ostiralarekin, eta txotx oihuen artean bertsoak entzuteko aukera egongo da. Unai Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira gauari errimak jartzen.

Abenduaren 15ean itxi zuten sagardotegia, eta hilabete oporretan igaro ondoren, berriz irekiko dute. Sagardotegia Aiako Elkano auzoan dago, Urdanetara bidean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!