Hiru zaldien arteko lehia

Karkara 2015ko urt. 15a, 10:41

Euskadiko Zaldi Txapelketako finala jokatuko da urtarrilaren 17an, 22:00etan, Aiako probalekuan

Maider Uriarte, Joseba Azkonobieta eta Juan Errauzkin aurrez aurre izango dira larunbat honetan, beren zaldiekin. Euskadiko Zaldi Txapelketako finala jokatuko da, Aiako Probalekuan, gaueko 22:00etan.

1.050 kiloko harriarekin egin beharko dute lana. Harria, Aiako Aizpuru-Azpiazu, Obras y Servicios S.Lrena da. Zaldi bakoitzak, ordea, 400 kilotik gora pisatuz gero, gainzama eraman beharko dute. Pasatzen duten kilo bakoitzeko, kilo bateko zama jarriko zaie. Zaldien pisaketa proba egunean bertan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!