Maider Uriarte Euskadiko txapeldun

Karkara 2015ko urt. 20a, 08:42

Uriarte aulestiarrak jantzi zuen Euskadiko Zaldi demako txapela 77 plaza eta zinta bat lortuta

Euskadiko Zaldien Txapelketa jokatu zen larunbatean Aian. Lehian hiru kide: Maider Uriarte, Joseba Askonobieta eta Erauzkin. Lehen bien arteko lehia estua izan zen, plaza kopuru berdina egin baitzuten. Baina, Uriartek, zinta bat egin ahal izan zuen eta Euskadiko txapela jantzi ahal izan zuen.

Bigarren Askonobieta gelditu zen, 77 plaza eginda. Hirugarren postuan Erauzkin gelditu zen 70 plaza juxtu lortuta. Bermeotarra

Sailkapen orokorra

1. Maider Uriarte             77 plaza eta zinta 1
2. Joseba Askonobieta     77 plaza
3. Juan Erauzkin             70 plaza

Giro bikaina izan zen Aiako probalekuan, harmailak jendez gainezka zeuden eta zaletuak lehia estu eta biziaz gozatzeko aukera izan zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!