Ainhoa Goenaga graffiti lehiaketako irabazle

Karkara 2015ko ots. 11a, 11:31
Argazkia: Urola Kostako hitza

Txilen muralak margotu ditu Goenagak, baina hemen sekula ez. Lizardi ikastetxeko eskalako margolanik ere ez du inoiz egin, baina gogoz dago aiarra.

Ainhoa Goenagaren eta Maialen San Juanen graffitiak Lizardi ikastetxeko patioa hartuko du. Jolastokiko pareta margotzeko lehiaketa antolatu zuen Zarauzko Udalak eta Goenaga ea San Juanek osatutako bikoteak irabazi du Ameslariak lanarekin.

Aiarrak, honezkero, hainbat mural margotu ditu, baina sekula ez tamaina honetakoak. Oraingo honek 2,5 metroko altuera eta 80 metroko zabalera izango ditu; handia da oso, proportzio handikoa. Muralean forma geometrikoak izango dute protagonismoa, irudi horiek gure buruan dantzan dauden piezak irudikatuko dituzte: kezkak, pentsamenduak, ametsak, sentimenduak... Gure barne makinaria martxan jartzearen prozesua erakutsi nahi izan dute. 

Berak berehala jarriko dute beren sorkuntza martxan. Asmoa, murala margotzen ahalik eta azkarren hastea da. Lau zati pintatuko dituzte, 26.6 metrokoa bakoitza. Metro horiek guztiak margotzeko, lehendabizi, irudia markatuko beharko dute. Hilaren amaierara arte dute epea pare margotzeko, baina malgutasuna izango da Udala epearekin. Oraindik hasteke daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!