Urruzunok jantzi zuen txapela 10.000 kg jasota

Karkara 2015ko ots. 25a, 09:35

Bizi Iturri Saria zegoen jokoan igandean, otsailaren 22an. 10ekoarekin, 8koarekin eta 6koarekin egin behar izan zituzten jasoaldiak.

Herri kirolen gotorleku da Aia. Ia astebururo txapelketaren bat antolatzen du Aiako Idi Proba Elkarteak, Udalaren laguntzaz. Herri kirolzaleentzat topaleku da, bertan hauspotzen baitute kirolaren adar hau. Pasa den asteburuan ez zen salbuespenik izan, Bizi Iturri Saria jokatu baitzen.

Igandean, arratsaldeko 17:00etan, Aiako probalekuan Bizi Iturri harri-jasotzaile proba jokatu zen. Lau lagun sariaren bila eta 100 zale ikusmiran. Txapela Inhar Urruzuno ondarroarrak jantzi zuen. Guztira 10.000 kg jaso zituen. Bigarrenak, Beñat Telleria lasartearrak, 9.000kg jaso zituen.

Inhar Urruzuno
10eko: 32 jasoaldi
8koa:   30 jasoaldi
6koa:   37 jasoaldi
10.000 kg 

Beñat Telleria
10eko: 25 jasoaldi
8koa:   31 jasoaldi
6koa:   37 jasoaldi
9.000 kg 

Josetxo Urrutia
10eko: 24 jasoaldi
8koa:   29 jasoaldi
6koa:   38 jasoaldi
8.750 kg 

Iñigo Eizagirre
10eko: 21 jasoaldi
8koa:   25 jasoaldi
6koa:   39 jasoaldi
8.050 kg 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!