Istripua izan dute lehen lasterketan

Karkara 2015ko mar. 3a, 10:53

Argazkia: Rallyak.eus

Denboraldiko lehen lasterketa izan zuten igandean Eizmendik eta Olasagastik. Ezbeharra izan zuten, baina hamabost egunetan lehiara itzultzeko egingo dute lan

Rallysprint denboraldia itxuraz hasteko desioa azaldu zuten duela bi aste, otsailaren 20an, 2015 denboraldiko aurkezpenean. Igandean hasi zen denboraldia, baina ez Eizmendik uste bezala. Istripua izan zuten. Sustoa. Bihurrituren bat dute, besteak beste; baina, oro har, ondo daude.

6,65 kilometroko lasterketa zen asteburukoa, Legazpin hasi eta Gabirian amaitzen zena. Ibilbidea azkarren egiten zuenak irabazten zuen. Eizmendiren helburua, denboraldi honetan, ez da irabaztea; baina, bai, erregularrak izatea. Lehen hiru postuetan, lehiakor, ibiltzea espero dute.

Lehen lasterketan ezbeharra izan duten arren, gogor jarraituko dute lanean ondorengoan parte hartu ahal izateko. Autoak kolpe handi xamarra hartu zuen, hortaz, hori ere konpondu beharko dute berriz lehiara itzultzeko. 15 egunera da hurrengo lasterketa, martxoaren 14an, Goierrin.

Guztira bederatzi proba daude zehaztuta

Orain arte zehaztu dituzten probak, guztira, bederatzi dira. Jada jokatutako Gabiriakoaz gain, beste zortzi:
Martxoak 14 Goierri
Martxoak 28 Hondarribia
Apirilak 25 Azpeitia
Maiatzak 16 Ñañarri
Ekainak 6 Zornotza
Uztailak 4 San Migel
Irailak 5 Azkoitia
Irailak 19 Arabako Aramaio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!