Zorte txarreko bolada

Karkara 2015ko mar. 17a, 08:52

Denboraldiko bigarren proba martxoaren 14an izan zen, Goierrin. Lehen proban istripua izan ondoren, guztia prest jarri zuten bigarrenerako; baina, oraingo honetan ere, arazoak izan zituen Gorka Eizmendiren taldeak, kotxearen atzealdea hautsi baizitzaien.

Lehen karrerako istriputik errekuperatu al zarete?

Lehen karrerako istripuaren errekuperaketak bi atal ditu: lehena, kotxearena. Daukagun taldearekin ez da arazorik egon. Esperientzi haundiko mekanikoak ditugu lanean eta kotxea azkar konpondu dugu. Bigarrena, nere lepoarena izan da, esginze zerbikala, eta hau ere ia nahiko sendatua dago.

Bigarren lasterketara, beraz, ez zara osatuta iritsi.

Nahiko juxtu iritsi gara, baino lortu dugu. Baina berriz ere arazoak izan ditugu. Lehen erlojupeko salto baten irteeran palier bat puskatu eta ezin izan genuen jarraitu lehiatzen.

Bigarren lehiaketan, bigarren kolpea. Nola hartu duzue?

Salto baten irteeran izan zen matxura, kotxeak momentu horretan sufritzen du gehien eta palier bat apurtu zen. Kotxearen konponketa martxan da berriz, askatu beharrekoa askatu dugu eta pieza berriak iritsi zai gaude.

Hurrengo lehiaketarako prest egotea espero duzue?

Hurrengo lehiaketa martxoaren 28an da, eta noski, prest egongo gara. Gutxi gorabehera ia hiru urte igaro dira lasterketa batetik erretiratu gabe, eta orain, 3 aldiz segidan gertatu zaigu: lehengo urteko azken karrera eta aurtengo lehenengo biak. Auto mundu onetan bolara onak eta txarrak daude, beti autoaren mugatan goaz eta. Batzuetan dena ongi ateratzen da eta beste batzuetan bolara txarrak izaten dira. Emango diogu buelta bolara txar honi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!