Hauteskundeak

Nekane Arrizabalaga Aiako EAJko alkategai independentea

Karkara 2015ko mar. 23a, 16:30

Bi urtez izan da zinegotzi Aiako Udalean. Orain, alkatetzarako pausoa eman nahi du Arrizabalagak.

Nekane Arrizabalaga Manterola izango da EAJko hautagaia datozen hauteskundeetan. 42 urte ditu, aiarra, eta EAJko zerrendaburu izanagatik, independente moduan aurkeztuko da. Atzean uztear gauden legealdian, bi urtez zinegotzi izan da Aiako Udalean. Aurretik administrazioaren esparruan egin du lan, Foru Aldundian, esaterako.

Ilusioa du, alderdikideen ustetan, bere indargune nagusiena. Zerbitzu soziala da Arrizabalagaren gairik edo atalik gustukoena. Herritarren konfiantza lortuz gero, argi eta garbi dauka herritarrekin elkarlanean eraiki behar dituela proiektuak, berekin elkartuz, hitz egiten eta adostasuna bilatuz. Bere taldea esperientzia, ilusioa eta indarra duena izango dela adierazi du.

Datozen asteetan joango da bere taldekideen berri ematen. Horrez gain, programako konpromiso eta proiektuak ere plazaratuko ditu datozen egunetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!