Euskal Herriko Itzulia

Itzuliko azken 42 kilometroak egingo dituzte martxa zikloturistan

Karkara 2015ko mar. 27a, 12:41

Hiru tontor igo beharko dira igandeko martxa zikloturistan, tartean, Aiako horma ezaguna. 10:00etan hasiko da eta guztira 42 kilometro egingo dituzte.

Aian hasi eta Aian amaituko da igandean egingo duten martxa zikloturista. Apirilaren 10ean eta 11n, Aian, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia amaituko dela aprobetxatu eta aitzakia hori erabili dute bizikletari lotutako beste hamaika jarduera antolatzeko, tartean, martxa zikloturista.

Goizeko 10:00etan hasiko da, herriko plazatik. Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko azken 42 kilometroak egingo dituzte, berdin-berdinak. Hiru igoera izango ditu martxak: Andatzatik Aiara, Errotatik Arrutira eta, azkenik, Aiako horma ezaguna.

Izena internet bidez eman daitezke www.herrikrossa.com webgunean, 10 euroren truke. Dena den, egunean bertan ere eman daiteke izena, baina garestiagoa da, 20 euro ordaindu beharko baitira. Zalantzaren bat duenak 656789314 telefono zenbakira deitu dezake.

Parte hartzaile guztiek dutxatzeko aukera izango dute amaieran. Horrez gain, hamaiketakoa ere izango dute, baita hainbat sariren zozketan parte hartzeko aukera ere.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!