Euskal Herriko Itzulia

Guztia erabakitzeke dago Itzulian

Karkara 2015ko api. 10a, 11:45
Argazkia: EiTB

Gaur iritsiko da, geratzeko, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Aiara. Oraingoz Sergio Luis Henao da lider.

Euskal Herriko txirrindulari itzuliko bosgarren etapa da gaurkoa, Eibarren hasi eta Aian amaituko dena. Gaur iritsiko da gurera itzulia. Heldu da Aiako lehen etapa.

Oraingoz, Puritok itzulia irabazteko hautagaitza erakutsi du, azken bi etapak berak irabazi baititu. Zumarragan sprintean irabazi zuen, eta Arraten ere, azken metroetan esperientzia baliatuta, bera nagusitu zen. Puritok azken bi etapak irabazi arren, Sergio Luis Henaok jarraitzen du lider. Dena den, Henaok ez du maillot horia itzuliaren lehen etapatik jantzi. Lehen etapa, Bilbo-Bilbo, Michael Matthewsek irabazi zuen; eta, bigarrena, Fabio Felline italiarrak irabazi zuen Matthewen liderrari sprint bizi eta estu batean aurrea hartuta.


Henao da, hortaz, lider oraingoz. Baina, dena erabakitzeke dago. Edozer gerta daiteke ondorengo bi etapetan, Eibar-Aia eta Aiako erlojupekoan. Gaur izango da bi horietatik lehena, 13:15ean. Mendiko elastikoa Omar Frailek du jantzia, baita tarteko helmugetakoa ere. Puntukakoaren elastikoa Michal Kwiatkowskik eta taldekakoa Katusha Team taldeak.

Aiako bi etapak erabakigarriak izango dira. Azken bi etapetan erabakiko da nork jantziko duen Euskal Herriko Itzuliko maillot horia, txapeldunarena.

           

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!