1936an Aian bizitakoa liburu baten bildu dute

Karkara 2015ko mai. 28a, 08:15

Gerra zibilak Aian eragindakoari buruz idatzi dute Joxe Mari Gonzalez de Txabarrik eta Eneko Sanzek. Maiatzaren 30ean aurkeztuko dute liburua, goizeko 11:00etan.

Aia 1936. Gerra Zibila, errepresio frankista eta Giza Eskubideen urraketa. Titulu hori jarri die egileek –Eneko Sanz eta Jose Mari Gonzalez de Txabarrik– liburuari. Datorren maiatzaren 30ean aurkeztuko dute, Aiako herrian, goizeko 11:00etan.

Eneko Sanz Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria da eta Joxe Mari Gonzalez de Txabarri aiarrarekin batera idatzi du liburua. Liburuak duela ia 80 urte Aian gertatutako egiara hurbiltzeaz gain, sekula aipatu ez diren zenbait lagunen ibilbidea erakutsiko digu: Gabino Alustizarena adibidez, momentuko alkatea, udaletxean fusilatua izan zena.

Lan hau kolektiboa izan da, aiarrek emandako testigantza ugariei esker egindakoa; testigantzak DVD batean bildu dira eta liburuarekin batera emango dira. Horiek guztiak gure ahozko historiaren zati geldituko dira, eta lana Euskal Herrirako dagoen dokumentu funtsera gehituko da.

Liburuaren azala eta kontra-azala hauxe da: