Hauteskundeak

Nekane Arrizabalaga: "Zinegotzi kopuruan gora egitea ere oso pozgarria da"

Karkara 2015ko mai. 26a, 12:59

564 boto jaso zituen alderdi jeltzaleak 2011n. Aurtengo udal hauteskundeetan 579 boto lortu ditu eta berriz ere EAJko alkatea izango dute Aian, Nekane Arrizabalaga.

Zorionak, indar bozkatuena izan zarete beste behin.

Esker mila.

Errolda ez da aldatu 2011tik hona. Botoetan gora egin duzue eta zinegotzi bat gehiago lortu duzue. Zer balorazio egiten duzue?

Aurreko legealdian egindako kudeaketa onarekin eta jarraipenarekin sinesten dutelako bozkatu gaituzte. 

Zer uste duzu izan daitekeela gorakada horren arrazoia?

Nik uste dut erantzuna argia dala, lehen esan bezala, konfiantza dago guregan. Jendeak guregan, taldearengan, konfiantza du. Badakite herriaren onurarako ari garela lanean, jendeari irekiak gaudela eta kaleko pertsonak garela. Eta jendeak hori baloratu du. 

Guretzat oso garrantzitsua da bozka kopuruan gora joatea. Zinegotzi kopuruan gora egitea ere oso pozgarria da. Gainera, Igor egonda 12 urte udaletxean; eta nik, aldaketa horretan parte hartu dut, eta hor jokatzen duzu lehengo kudeaketa + aldaketa. Eta, jendeak guregan sinistea, oso positiboa da.

Herritarren onurarako lanean jarraituko dugu, eta batez ere, auzoetako jendeak erantzun du ondo. Aurreko legealdian auzoetara joan gara bilerak egitera eta berei gustatu egiten zaie ekarpenak entzutea eta helburuak aurrera ateratzea. Eta, hortaz, ez herri mailan bakarrik, auzotarrek ere ikusten dute urtean zehar ere berekin gogoratzen garela. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!