Pagoeta eguna izango da igande honetan

Karkara 2015ko eka. 5a, 08:41

Argazkia: Noticias de gipuzkoa

Goizean goiz hasiko dira Pagoeta Eguneko ekintzekin. Ibilaldia, meza eta musika izango dira.

Pagoeta Parke Naturalak eremu zabala hartzen du, 2.860 ha-ko azalera hartzen du. Zati handiena Aiako udalerriaren barnean dagoen arren, Zarautzek eta Zestoak ere hartzen dute. Pagoeta Eguna izango da igande honetan, eta egun osoko festa izango da.

Goizean goiz hasiko da jaia. 8:00etan emango die hasiera egunari, txistularien kalejirarekin. 8:30etan Zarauzko Guria Taberna aurretik irtengo dira Pagoetara joateko. 11:30ean meza egingo da Pagoetako gurutze ondoan. Ondoren, txistulari eta trikitilariekin erromeria egingo da.