Larunbatean Lardizabalgo festa izango da

Karkara 2015ko eka. 12a, 12:29

Lardizabal Eskolako eguna 11:00etan hasiko da larunbatean, ikasleen emanaldiekin.

Ekainean izaten dira ikastetxeetako egunak. Zaraguetan pasa den astean izan zen, larunbatean; eta, asteburu honetan, ikastolan eta Lardizabalen izango dira. Lardizabalen larunbatean izango da, goizeko 11:00etan hasita.

Dema-plazan emango zaio hasiera festari, ikasleen emanaldiekin. HHtik hasi eta LHra arte, ikasle guztiek hartuko dute parte emanaldian eta guztira 13 dantza egingo dituzte. Amaitzeko Lardizabalgo abestia kantatuko dute. Emanaldiaren ondoren argazkien proiekzioa egingo da jangelan.

Eta behin emanaldiak eta argazkiak ikusita, Guraso Elkarteak antolatutako bazkaria izango da frontoian. 14:00etan hasiko da. Bazkalostea ere Guraso Elkarteak antolatu du eta ez da festarako osagairik faltako: bingoa, haur jolasak, mus txapelketa eta trikitixa, denetik izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!