Denboraldiko azken erromeria

Karkara 2015ko eka. 19a, 09:50

Andatzako Aristerrazun denboraldiko azken erromeria izango da igandean, ekainaren 21ean.

Ohorea Astiazaran II eta Izer trikitilarientzat izango da. Datorren igandean, ekainaren 21ean, denboraldiko azken erromeria izango da, gaueko 21:30ean hasita.

Antolatzaileen ustetan aurtengo erromeri denboraldiak arrakasta handia izan du. Betiko jendea eta jende berria, gazteak, hainbat tokitatik hurbildutakoak... jende mordoa bildu da igandero-igandero plazan. Jende asko elkartu da festarekin gozatzeko asmoz eta gure ohiturak indartzeko gogoz.
Guztira 30 erromeri antolatu dira, eta, antolatzaileek azaldu dutenez, momentuko trikitilaririk aipagarrienetakoak hartu dute parte. Eta antolatzaileek eskertu egin nahi izan diete trikitilariei, parte hartzaileei, komunikabideei, Aiako Udalari eta Aristerrazu jatetxeari. Berak gabe ez zen posible izango Aristerrazuko erromeriak lortu duen arrakasta lortzea. Denboraldi berria urriaren erdialdean hasiko da.