Euskadiko eta Boliviako baserriko emakume elkarteen lana argitara

Karkara 2015ko eka. 23a, 08:26

Argazkia: Hitzez

Mahai-ingurua antolatu dute Hitzez elkartekoek ekainaren 25erako, ostegunerako

Bolivian izan ziren urte hasieran Hitzez elkartekoak, emakume baserritarren topaketa batean. Boliviako, Kolonbiako eta Peruko errealitateak ezagutzeko aukera izan zuten, herrialde horietako guztietako emakumeak ezagutu baitzituzten.

Orain, Aian antolatu dute topaketa txikia. Boliviako emakumeen bisita jasoko dute Hitzezekoek eta Euskadiko eta Boliviako baserriko emakume elkarteen lanari buruz hitz egingo dute mahai-inguru batean. Centro Ayni erakunde boliviarreko emakumeek, Getxoko Zabalketa elkartekoek eta Hitzezekoek parte hartuko dute.

Ekainaren 25ean, ostegunean, izango da mahai-ingurua, 19:00ean. Aiako Kultur Etxean izango da.