Bihar hasiko dira Santio Errekako festak

Karkara 2015ko uzt. 23a, 12:25

Txupinazoa Oriorekin Espainiako Aulki Mugikor Txapelketa irabazi zuten lau aiarrek botako dute

Bihar, uztailaren 24an, hasiko dira Santio Erreka auzoko festak. 22:30ean bertso saio eta txupinazoarekin emango die hasiera festei. Aulki mugikorrean Espainiako txapeldun izan ziren lau aiarrek botako dute txupinazoa. Horrekin, asteburu osorako egitarauari emango zaio hasiera:

Uztailak 24, ostirala

22:30 Bertso saioa. Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzalluz bertsolariak. Andoni Egaña gai-jartzaile ariko da.

Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Ondoren, Oilasko biltzera irtengo dira bailarako gazteak.

Uztailak 25, larunbata

10:30 Meza.

12:30 Herri kirolak. Harri jasotzen Joseba Ostolazaren eskolakoak eta aizkoran Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta.

16:00 Mus txapelketa.

00:00 Abiba DJarekin diskojaia.

Uztailak 26, igandea

09:00 Meza.

Ondoren, adinekoen hamaiketakoa.

12:00 Ume jolasak.

Uztailak 30, osteguna

21:00 Oilasko biltzeko afaria.

23:30 Kupela taldearekin dantzaldia.

Ondoren, baratzuri zopa.