Frontoi txikian, handi

Karkara 2015ko abu. 3a, 09:45

Garazi Eizmendi eta June Adai aiarrek irabazi zuten Zarauzko Frontoi Txikiko Pala Txapelketa. 

Zortzi bikotek hartu zuten parte Zarauzko Frontoi Txikiko Pala Txapelketan. Bikote horietatik guztietatik palan finenak aritu zirenak Garazi Eizmendi eta June Aldai izan ziren. Finala uste baina errazago irabazi zuten, aurkariek, urduritasunak medio, ez baitzuten beren maila eman. 30-11 emaitzarekin amaitu zen partida.

Eizmendi eta Aldai eroso sentitu ziren eta arazorik gabe irabazi zuten finala. Pena pittin bat ematen du finala politagoa espero zelako, baina, halere, gustura gaude emaitzarekin, aitortu du Eizmendik.