Hiru astetan hiru txapel

Karkara 2015ko abu. 3a, 08:43

Argazkia: Ainhoa Gabirondo

Aratz Olidenek hiru txapela irabazi ditu azken hiru astetan. Hirurak bikotekide ezberdinekin irabazi ditu.

Azken txapela pasa den larunbatean, abuztuaren 1ean jantzi zuen Aratz Olidenek. Orain arteko ibilbide oparoa ikusita, ziurrenik ez dela jantziko duen azkena izango. Lizarran jokatutako txapelketan, kadete mailako irabazleak izan ziren bera eta Orbegozo. 22-6 hartu zituzten mendean Telletxea-Gaskue.

Uztailean beste bi txapelketa jokatu ditu Olidenek eta biak irabazi zituen. Lehenengoa Añorgan jokatu zuen. Orbegozo izan zuen aurkaria, Murua arrasatearrarekin batera. Berak, Alberdi izan zuen bikotekide. 22-14 irabazi zuen lehen partida hura. Bigarrena Hernanin jokatu zuen, uztailaren 25ean. Eta azkena, esan bezala, abuztuaren 1ean.