Unai Jauregi izan zen usakume gehien tirokatu zituena

Karkara 2015ko abu. 4a, 08:26

156 parte hartzaile izan ziren Aiako Usakume Tiraketan. Onena Unai Jauregi izan zen.

Eguraldia lagun, giro paregabea izan zen Aiako Usakume Tiraketan. Festen bezperatan izan zen, igandean, eta festa giroa izan zen nagusi. Parte hartze handia izan zuen txapelketak, guztira 156 tiratzailek eman baitzuten izena.

Parte hartzaile guztietatik onena, irabazlea, Unai Jauregi izan zen. Podiuma Josu Zubizarretak eta Aitor Eceizak osatu zuten. Aiako onena Mikel Aramendi izan zen, eta honen atzetik, Paulo Aldalur. Alkar elkarteko txapelduna ere Mikel Aramendi izan zen, hortaz, bi sari jaso zituen aiarrak. Elkarteko bigarren saikatuak ere bi sari jaso zituen, Paulo Aldalur izan baitzen bigarrena. Hirugarrena Jose Luis Sarasola izan zen.