Sandonatoak eta sanlorentzoak 2015

Alberdi, Amundarain eta Erkizia, tiratzaile onenak

Karkara 2015ko abu. 11a, 10:46
Argazkia: Aiako Festak

Herenegun, abuztuaren 9an, toka txapelketa izan zen Aiako plazan. Helduek nahiz gazteek beren punteria neurtzeko aukera izan zuten. Eta, tiratzailerik onenak, zehaztasun handiena izan zutenak, Asier Alberdi, Antonio Amundarain eta Eneritz Erkizia izan ziren.

Gazteetan lehiatu zen Alberdi. Kategoria horretan bigarren tiratzailerik onena Julen Orbegozo izan zen eta hirugarren postuan Xabier Apaolaza sailkatu zen.

Helduetan, bi mailatan lehiatu ziren: emakumezkoak eta gizonezkoak. Emakumezkoetan, Erkizia izan zen txapela jantzi zuena. Bigarren Idoia Iribarrek egin zuen eta hirugarren Mariaje Olano. Gizonezkoetan, Amundarain izan zen txapelduna. Bigarren Roberto Ostolaza sailkatu zen eta hirugarren Pedro Mari Lopetegi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!