Zozketa GED ekimena sendotzeko

Karkara 2015ko abu. 14a, 08:40

Lau urdaiazpiko zozkatu zituzten Aiako sandonato eta sanlorentzoetan Gure Esku Dago ekimenaren baitan.

Aiako Gure Esku Dago taldeak zozketa antolatu zuen herriko festetako lau egunetan ekimenari laguntzeko. Abuztuaren 6an, ostegunean, festetako lehen egunean egin zen lehen urdaiazpikoaren zozketa. Egunero errepikatu zen zozketa.

Zozketak egin dira jada; urdaiazpikoen jabeak izendatu dira, beraz. 4709, 5806, 1763 eta 1688 dira zenbaki sarituak. Ekimeneko kideek sariak banatu eta argazkiak atera zituzten irabazleekin.

Zozketan saritutako zenbakiak

Abuztuak 6, osteguna.     4709
Abuztuak 7, ostirala.        5806
Abuztuak 9, igandea.       1763
Abuztuak 10, astelehena. 1688

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!