Landa eremuko tratu txarrak hizketagai

Karkara 2015ko ira. 15a, 08:13

Hitzez elkarteak Ba al dago tratu txarrik landa eremuan? galderari erantzungo dion hitzaldia antolatu du gaur, irailaren 15ean, arratsaldeko 16:00etan.

Hitzez elkarteak Aian du egoitza. Landa eremuko emakumeei begira sortutako elkartea da, berdintasunera bidean lan egiten duena. Eta, oraingo honetan, beste esparru bat landuko dute. Nekazaritzan tratu txarrak existitzen al dira? Galdera horri erantzuna emango dio Maria Jose Lasak gaur, irailak 15, 16:00etan, Aian.

Maria Jose Kasa berdintasun teknikaria da eta berak emango du tratu txarrak eta nekazaritza batzen dituen hitzaldia. Elebiduna izango da, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz emango dira azalpenak. Sarrera irekia da, edonor joan daiteke eta ez da sarrera ordaindu behar.