Euskadiko Aizkolari txapelketako saioa Aian

Karkara 2015ko ira. 24a, 10:31

Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da igande honetan Aian, 12:00etan. Sarrerak 12 euro balio du.

Eguerdiko 12:00etan hasita, Euskadiko Aizkora Txapelketarako kanporaketa jokatuko da Aian. Hamabi aizkolari izango dira nor baino nor, zazpi gipuzkoar, bizkaitar bat eta lau nafar. Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jose Mari Olasagasti, Unai Otaño, Jon Irazu, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza, Aitzol Atutxa, Floren Nazabal, Jon Rekondo, Ander Erazun eta Juan Jose Lopez.

Aizkolari bakoitzak hiru ontza ezberdineko enborrekin egin beharko du lan. Lehendabizi 54 ontzako bi enbor ebaki beharko dituzte; ondoren, 60 ontzako bi enborrekin egin beharko dute lan; eta, bukatzeko, 72 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte.

Kanporaketa da Aian jokatuko dena. Hau da, bertako sei aizkolarik finalerako txartela lortuko dute. Finala urriaren 12an izango da, Basaurin. Euskal Herriko herri kirol federakundeak antolatutako eta Aiako Idi Proba Elkarteak nahiz Aiako Udalak lagundutako kirol ekitaldia ikusi ahal izateko 15 euro ordaindu beharko dira.